martes, 24 de noviembre de 2009

AUZO BERRIAren MEMORIA

Guk planteatzen dugun auzo berriak bi zati izango ditu: alde batetik gune erresidentziala eta bestetik SACEM eremua.

1- Gune erresidentziala: herriaren handitzea ibaiaren beste aldean planteatu dugu. Egungo herriaren zati berri bat da, menpekotasuna dauka gaur egungo herriarekin, horigatik mantentzen da hurbiltasuna eta gainera oinezko zubi baten bidez ibaiaren bi aldeak lotuko dira.

-Etxebizitza berriak
-Komertzioak
-Tren geltokia
-Ibai ertzetik pasealekuak
-…

Bizitza soziala garatuko den esparrua izango da.

2- SACEM eremua: lortu nahi den helburua eremu lasai izatea.

2.1- Eman beharreko pausoak Sacem inguruan:

-Trena lurperatu, soinua eta muga fisikoa desagertarazteko
-Errepidea Sacem-etik urrundu bertako baserrietara gerturatuz
-Natura indartu: ibai ertzeko zatiari eta eraikinaren atzeko landa lurrei parke izaera eman

2.2- Eman beharreko pausoak Sacem barruan:

-Printzipioz bolumen guztiak mantendu
-Forma eta tamaina ezberdineko patioak ireki sakabanatuta eraikinean zehar behar den argiztapena, aireztapena, espazio ezberdinak... lortzeko
-Naturaren presentzia barneratu

3- Zati bien arteko lotura: auzo berrian, Sacemek, mugimendua eta lasaitasunaren arteko trantsizioa markatzen du. Sacem ate bat bezala da herritik naturara pasatzeko, eta duen fatxada nagusia da horren adierazgarri.

-Etxebizitza berriak Sacem eraikinaren iparraldeko fatxadara gerturatu, sentsazio urbanoa mantentzeko
-Sacem eraikinera iristeko errepidea Billabona herritik eta auzo berriko gune erresidentzialetik pasarazi, herriarekin harremana izateko


jueves, 19 de noviembre de 2009

ZER? ATSEDENERAKO ETA INDARBERRITZEKO ZENTRUA

HITZ ESANGURATSUAK

LOA
AMETSA
ATSEDENA
DESKONEKTATZEA
ERLAXATZEA
INDARBERRITZEA


Lo egitea, baina batez ere ondo lo egiteak berebiziko garrantzia dauka gaur egungo gizartean. Lanak, betebeharrek, presak… ondorio larriak eragiten dituzte kontrolatu ezean. Estresa, antsietatea, depresioa… dira aipatutako gizartearen ondorioetako batzuk.

Zentru honetan lortu nahi dena da lo eginten eta atsedena hartzen ikastea.

ERAIKINA

Mundu berri baten barneratzen gara.

Barrura begira dagoen herri txiki bat bezala da, bere kale, plaza, lorategi… eta guzti. Erlaxatzera doazenak askatasun osoa izango dute eraikinean zehar ibiltzeko.

Hona sartzean inguruko munduarekin ahaztea da helburua, lasai sentitzeko tokia, zaratarik gabe, kanpoko arazorik gabe, beste ezer egongo ez balitz bezala, soilik natura eta atsedena.

Eraikina barrutik kanpora proiektatzen da: patioak barneratzen dira. Patioek orientatzeko balio dute eta argi natural sartzeko eraikinean. Patio bakoitzak izaera edo trataera berezia izan dezake: batean ura aurki daiteke, beste baten material ezberdinen nahasketa, hirugarren baten basoa…

Patio hauen inguruan, bakarrik egoteko lekuak eta elkartzeko gune ezberdinak antolatzen dira. Baita zeregin zehatzik ez duten espazioak ere.

Kanpotik gotorleku itxura baina barrutik irekia, gardena eta interesgarria da zentrua, atzean utzita ospitaleetako pasabide luzeak eta geletako ate klonatuak.
PROGRAMA

-Hotela

-Spa (termak, sauna, masajeak…)

-Liburutegia, irakur gelak

-Gimnasioa

-Jatetxea

-Haurtzaindegi txiki bat: ordu batzuetarako bakarrik

-Medikuen kontsultak: tratamendu ezberdinak
-Ametsen analisia, psikoanalistak
-Haurren tratamenduak
-Medikuntza naturala, naturoterapia

-Tailerrak: pintura, antzerkia, barre terapia, tai-chi, yoga…

jueves, 12 de noviembre de 2009

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA BERRIEN GARAPENA ONDARE INDUSTRIALAREKIN BAT
Tulp doktorearen anatomia klasea (Rembrandt, 1632)

Frank Lloyd Wright bere ikasleekin, Taliesin West, 1946




miércoles, 4 de noviembre de 2009

1777-1779 Severn ibaiko zubia, Coalbrookdale-tik hurbil. Ark. T.F. Pritchard.