jueves, 19 de noviembre de 2009

ZER? ATSEDENERAKO ETA INDARBERRITZEKO ZENTRUA

HITZ ESANGURATSUAK

LOA
AMETSA
ATSEDENA
DESKONEKTATZEA
ERLAXATZEA
INDARBERRITZEA


Lo egitea, baina batez ere ondo lo egiteak berebiziko garrantzia dauka gaur egungo gizartean. Lanak, betebeharrek, presak… ondorio larriak eragiten dituzte kontrolatu ezean. Estresa, antsietatea, depresioa… dira aipatutako gizartearen ondorioetako batzuk.

Zentru honetan lortu nahi dena da lo eginten eta atsedena hartzen ikastea.

ERAIKINA

Mundu berri baten barneratzen gara.

Barrura begira dagoen herri txiki bat bezala da, bere kale, plaza, lorategi… eta guzti. Erlaxatzera doazenak askatasun osoa izango dute eraikinean zehar ibiltzeko.

Hona sartzean inguruko munduarekin ahaztea da helburua, lasai sentitzeko tokia, zaratarik gabe, kanpoko arazorik gabe, beste ezer egongo ez balitz bezala, soilik natura eta atsedena.

Eraikina barrutik kanpora proiektatzen da: patioak barneratzen dira. Patioek orientatzeko balio dute eta argi natural sartzeko eraikinean. Patio bakoitzak izaera edo trataera berezia izan dezake: batean ura aurki daiteke, beste baten material ezberdinen nahasketa, hirugarren baten basoa…

Patio hauen inguruan, bakarrik egoteko lekuak eta elkartzeko gune ezberdinak antolatzen dira. Baita zeregin zehatzik ez duten espazioak ere.

Kanpotik gotorleku itxura baina barrutik irekia, gardena eta interesgarria da zentrua, atzean utzita ospitaleetako pasabide luzeak eta geletako ate klonatuak.
PROGRAMA

-Hotela

-Spa (termak, sauna, masajeak…)

-Liburutegia, irakur gelak

-Gimnasioa

-Jatetxea

-Haurtzaindegi txiki bat: ordu batzuetarako bakarrik

-Medikuen kontsultak: tratamendu ezberdinak
-Ametsen analisia, psikoanalistak
-Haurren tratamenduak
-Medikuntza naturala, naturoterapia

-Tailerrak: pintura, antzerkia, barre terapia, tai-chi, yoga…

No hay comentarios:

Publicar un comentario